Aretoan ezin da ezer jan ez edan. Estali beti musukoarekin sudurra eta ahoa.
Deskribapena
Deskribapena
+6 urte
Euskaraz
65’
Feten 2020 saria
interpretazio onenari.
Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren
jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du,
eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.
Ikuskizunak haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen
jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du
helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz,
jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia
umore-sena inoiz galdu gabe.