Zerbitzu hobea eskaintzeko gure zein bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu eta nabigatzen jarraitzeak horiek erabiltea onartzea dakar. Informazio zabalagoa Cookie-en politika deritzan atalean aurki dezakezu. Irakurri Cookie-en politika.  Cookie-en politika
Pelikulak

menu
logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena


60’



Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina
tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan,
eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun
arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen
da ziklo segida



horretan muga bat jartzen?



Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko
batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan.
Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte
izatera pasatzen da. Hemen, pertsona baten transformazioen testigu
izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar
ordubeteko bidaia bat.



Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila
suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.