Berriz elkartzeko apustua da NUCA. Ezjakintasuna, beldurra eta adore falta ezaugarri dituen garauan, pertsona ezezagunak eta desberdinak elkartzeko formula berriak asmatu behar ditugu. Lepoa espero ez diren norabideetara biratu eta enpatiaren muskulatura berriro trebatu. Hamasei ahots desberdinek abestutako hamasei abestik osatzen dute disko biluz eta minimalista, sordinadun zutikako pianoaren soinuak gidatuta, eta artistaren bereizgarri diren atmosfera elektronikoekin lagunduta. Bidaia musikal berria, letra lazgarrien eta melodia sentikorren bidez, zuzenean luxuzko banda batek joak; arteak eta musikak elkartzeko duten indarra gogorarazten dute, komunitatea eraikitzeko eragile gisa.
Pianoa: Clara Peya Bateria eta perkusioa: Didak Fernández Baxu elektrikoa, kitarra eta synths: Adri González Ahotsak / Voces: Enric Verdaguer, Carmen Aciar, Will Mas