Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina etorkizunak alda al dezake oraina? Jonek eta Jokinek, zortzigarren urteurrena ospatzeko, interrail bidaia bat egingo dute Europan zehar. Harremanaren puntu desberdinetan daude. Trenean bikote aski bitxia topatuko dute, norabiderik gabe bidaiatzen duena eta gomendio bat emango diena: Sidari ederra bisitatzea, Corfú uhartean, eta hango kanala igerian igarotzea. Diotenez, hori egiten duen bikoteak bizitza osoan maiteko du elkar. Bidaian zehar, bikote horrekin topo egingo dute, eta Jone ilogikoa eta irrazionala den zerbait pentsatzen hasiko da: eta bikote hori benetan Jone eta Jokin badira 4 hamarkada barru?
Egilea: Kepa Errasti Zuzendaritza: Getari Etxegarai Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal Antzezleak: Iholdi Beristain, Hodei Arrastoa, Getari Etxegarai, Kepa Errasti Laguntzailea: Ainhoa Azpitarte Elguea Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Ikerne Gimenez Argiztapenaren diseinua: David Alcorta Teknika: Beñat Gorroño