Urtero bezala, gabonetan antzerkia… zirkuko karpa bihurtzen da!! Maluta´ munduko hainbat lekutatik iritsita funtzio esklusibo eta errepikaezina betetzen duten zirkuko artisten konbinazio bat da. Ezinezko trebetasunen, birtuosismoaren eta poesiaren erakustaldi laburrak. Ganso&Ciak zuzendu eta aurkeztutako publiko guztiarentzako ikuskizuna, dena barrez, xelebrekeriaz eta ezustekoren batez zipriztinduz. Eszenatokian, sarerik gabe, lehoirik gabe, baina talentuz gainezka: Duo 1uno (Chile-Madril), Ilaria Orsetti (Italia), María Salmerón (Andaluzia), Cia Seón (Aragoi) eta Francisco Simões (Portugal).
Zuzendaritza eta aurkezpena / Dirección y presentación: Ganso&Cia Artistak: Duo 1uno, Ilaria Orsetti, María Salmerón, Cia Seón, Francisco Simões