pribatutasun-oharra

cookie_alerta_2020

informazio_gehiago_cookieak_2020rako Cookie-en politika

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

XXV. Bertso Derbia, otsailaren 1ean Galdakaon
Bertsolari zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko ohiko ekitaldia igandean izango da, 12:00etan, Torrezabal Kultur Etxean.
Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin batera, eta Galdakaoko udalaren laguntzaz Bertso Derbiaren XXV. edizioa antolatu du. Oraingo honetan, bertsolaritzaren futbol-hitzordua Galdakaon izango da, otsailaren 1ean, 12:00etan, Torrezabal Kultur Etxean. Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita eta Igor Elortza izango dira Athletic taldeko zaleen ordezkari eta Andoni Egaña, Eneritz Artetxe eta Amets Arzallus Erreala taldeko zaleenak. Gai-jartzaile moduan, Arkaitz Estiballes arituko da.
Sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahal izango dira Galdakaoko ohiko estekan TKE txartelgia, http://galdakao.eus eta leihatila (saioa hasi baino ordubete lehenago) aforoa bete arte.
Athletic Club Fundazioak, Bertso Derbia bezalako ekitaldien bidez, euskal kultura, bertsolaritza eta euskararen erabilera sustatu nahi ditu. Real Sociedad Fundazioarekin lankidetza estuan aritzeak derbia bezalako partida garrantzitsu batean lehia osasuntsua sustatzea ahalbidetzen du, errespetua, kirola eta kultura uztartuz.