Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)
ESAS, Emakume Artista eta Sortzaileen Sareak hezkuntza- eta ikerketa-jarduerak garatzen ditu, baina baita hau bezalako proiektu artistikoak: ESAS ganbera-orkestra edo kamerata. Musika klasikoak eta garaikideak bat egiten duten ingurune batean, soinuaren mugak desafiatzen ditu ESASek, gaur egungo munduko sonoritateak islatuz musika barreiatzen duen istorio bat idatziz. Ahizpatasunaren oihartzuna entzutea da helburuetariko bat, aniztasuna eta horiek bultzatzen dituen elkarrekiko babesa ospatuz. Emakume artista eta sortzaileen sare honek ezarritako egituren aurrean erantzuten du, musika (neo)klasikoan emakumeen ondarea aitortuz eta indartuz.
Musika zuzendaritza: Ane Legarreta Méndez Ekoizpena eta dja: Bea De Andrés Konposizioa: Haize Huegún Durán Camerata: Esas Classics Ekoizpena, kudeaketa eta mediazioa: Nekane Díaz Helguera / Natalia Sánchez Abad